XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amerikano aireko zonbait iragan direa Xina-ko zeruan?

Chine nouvelle deitu egunkariak ez du letra aski larririk, izkiriatzeko Amerikanoek lau aireko pasarazi dituztela Yumang eskualdearen gainetik, nehor abisatu gabe, nehori barkamendu galde egin gabe.

Afruntu izigarri horrek badituzte ondorio handiak. Xinako armada gudukatzeko prest omen da.

Amerikanoek arrapostu: Xintarren berri horiek ez dute zimendurik. Egia hau da. Gure aireko zonbaitek lasterkatzen zituzten ihesi zoatzin lau Ipar-Vietnam-eko aireko. Hauiek bai iragan dira Xinaren mugez haraindirat, gurek ez dute nahi ukan muga pasatu eta utzi dituzte iheskariak bere gisa.?

Bertzalde Rusk ministro amerikanoak erran du deplauki: Ez uste izan Ipar-Vietnam eskualdea ezin hunkituzko leku saindu bat ditekela. Ez da posible Ipartarrek igor ditzaten gizonak hamar-milaka Hego-Vietnam-eko jenderi gerla egiterat, berek ondoriorik jasan gabe. Gerla huntan eskua eman nahi dutenek on dute horren jakitea.

Rusk jaun berak erran du ere: Amerika ez da mementoan, Rusoek missile-n igortzeko lekuen desegiterat deliberatuak, leku hoik ez baitira oraino apailatuak.

Eta hitz hau ere jali du, orhoitzeko on dena: Hanoampiuml;ko buruzagieri ez diotegu galdatzen amor emaiteko. Guk, ez dugu amor emanen!

Elhez bertzalde Amerikanoek gero eta soldado hainitz gehiago igortzen dituzte Indoxinarat.